XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uraren kutsadura

Ura eta airearen kutsadurak, noski, lotuta daude uraren zikloaren bidez erlazionatzen bait dira.

Ikusi dugu nola airearen kutsadurak ura ere kutsatzen duen, euri azidoaren bitartez.

Urak ez dauka zapore berezirik, baina hala ere, ur batzuk eta besteen arteko desberdintasunak nabariak dira.

Etxeko kanilako urak eta mendiko iturrikoak ez dute gustu bera.

Ezta botiletako marka desberdinen urak ere.

Non dago desberdintasuna, denak urak badira?.

Ura disolbatzailerik ezagunena da

Substantzia asko eta asko disolbatzen dira uretan.

Batzuk kaltegarriak dira.

Urak zikinkeria franko eramaten du, batez ere erabilpen industrialaren ondorioz.

Honek gure herriko ur asko (ibai guztietakoak ia) ez-edangarri bihurtzen ditu.

Bestalde, badaude printzipioz kaltegarriak ez diren substantziak, baina gehiegizko kantitateetan daudenean kaltegarri bihurtzen dira.

Horien artean daude magnesio eta kaltziozko konposatuak.

Hauen kontzentrazioa altua denean, ur gogorraz hitz egiten dugu.

Ur gogor hauek oso kaltegarriak dira, hondakinak uzten bait dituzte hodietan eta erabiltzen diren ontzietan (eta gainera ez dira onak garbiketak egiteko jaboiekin bitsik lortzen ez delako).

Baina bestalde hortzentzat onak dira, karieak ekiditen bait dituzte.

Eta igerilarientzat, berriz, txarrak, gehiago kostatzen bait zaie ur hauetan aurrera egitea eta errekorrak lortzea.

Hurrengo praktikan neurtuko dugu uraren gogortasuna.

Uraren kutsadura.